Orrialdeak

2010-12-09

COCA COLA-ren ETA MENTOS-en ARTEKO ERREAKZIOA

Coca Cola barruan, denok dakigun bezala, gasa dago eta gas hori CO2 da.
CO2 hori Coca Colaren urari pegatuta dago sustantzia kimiko batzuei esker eta horregatik astintzean, askatu egiten dira eta segituan gora joaten dira.
Mentos bat sartzean gauza berbera gertatzen da. Mentos-ak azal latza du eta Coca Cola barrura botatzean CO2 molekula asko askatzen ditu momentu berean eta oso azkar. Gainera, aspartamoak (coca cola ligth-ak duen edulkorantea) prozesu hori azkartzen du eta dena batera botilatik  ateratzean oso azkar ateratzen da “Geyser” antzeko bat sortzen du.
Hau jakinda esan dezakegu erreakzio fisikoa dela eta ez kimikoa.


Hau da eskolan egindako esperimentua Coca Cola eta Mentos (goxokiak) nahastuta:





2010-11-18

Ekain-Berri

Haurreko ostiralean Ekain-Berri ikustera joan ginen, Ekain-Berri, Ekain  kobazuloaren erreplika da, Ekain kobazuloa itxita dago, bere margoak oso onak direlako eta izorratzeko arriskua dagoelako. Jendeak margo hoiek ikusi ahal izateko Ekain-Berri egin zuten.
 Zarautzen autobusa hartu genuen eta Zestoan jeitsi ginen. Autobusetik jeitsi eta sarrerak hartzera joan ginen erreplika ikusteko. Denbora genuenez aurretik kobazulo originala ikusi genuen kanpotik. Ondoren erreplika ikusi genuen eta jarraian ehiza teknikak ikusi eta probatu egin genituen. Azkenik Zestoara bueltatu ginen autobusa hartzera Zarautzera etortzeko.

 Ekain-berriko informazio gehiago nahi baduzue, web horri hontan sartu!
 http://www.ekainberri.com/index.htm



Elkarrizketa hau entzuteko "play" botoian sakatu.

Juanjo Aranburu Ekainberriko gerentea



Hemen dituzue Ekainberriko argazki batzuk; zuei erakusteko.